EHAK-PCTVri buruz idazten edo esaten direnak gordetzen saiatuko gara.(EZ OFIZIALA) Recopilaremos lo que se escriba o diga en torno a EHAK-PCTV.(NO OFICIAL)

4/17/2005

Nekane Erauskinek (EHAK) "beldurrik gabe" bozka emateko eskatu du

Euskal Herriko Naziotasun Agiria, EHNA-rekin bozka eman ezin eta gida baimena erabili du Gipuzkoako zerrendaburuak. Balizko emaitzei buruz ez du balorazio zehatzik egin nahi izan, "oso onak espero ditugu" erantsi baldin badu ere.

Fotogalería: Bozka eguna argazkitan

Nekane Erauskin bozka ematen, Hernanin.

HERNANI.- Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista-ko Gipuzkoako zerrendaburuak Hernanin eman du bozka. Gida baimena erabili du bozka emateko. "Garai historikoa bizi dugu eta gizarte osoari bozka emateko eskatuko nioke, beldurrik gabe".

Gabriel Zelaia insititutuan eman du bozka Erauskinek. Balizko emaitzei buruz ez du erantzun zehatzik eman nahi izan, baina "oso emaitza onak espero ditugu" aurreratu du.

Hauteskundeen ostean zer gerta daitekeen galdetu diote, ea ilegalizatzeko arriskurik ikusten ote duen eta Erauskinek "lasai gaude" erantzun du. "Gure alderdiak besteek adina baldintza bete ditu eta gero gerokoak izango badira ere, ez gara gogoeta horietan sartuko".

Gorabeherak Santurtzin

Ertzaintzak Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistaren ikurra zeramaten bi lagun hauteskunde zentrutik kanporatu dituzte. Elastikoetan, nonbait, aipatu alderdiaren siglak zeramatzaten.

Iturria >> Gara.net