EHAK-PCTVri buruz idazten edo esaten direnak gordetzen saiatuko gara.(EZ OFIZIALA) Recopilaremos lo que se escriba o diga en torno a EHAK-PCTV.(NO OFICIAL)

4/08/2005

EHAKri boza emateko eskatu du Batasunak, eta bere zerrendak erretiratu ditu

Batasuneko bozeramaile Arnaldo Otegik EHAK Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistari botoa emateko eskatu die Batasuneko jarraitzaileei, eta beraien zerrendak erretiratu egingo dituztela jakinarazi. "EHAK da gatazka politiko eta armatua gainditzearen aldeko legezko boto paper bakarra". Nabarmendu dutenez, ez dute boza haientzat eskatzen EHAKren eta Batasunaren helburu ideologiko eta politikoa bera delako, baizik eta gatazka gainditzeko helburu hori elkartrukatzen dutelako.

EHAK-k Aukera Guztiak hautesle elkartearen asmoak bere egin ostean, egoera berriaren aurrean zer egin bere militanteekin eztertu behar zuela iragarri zuen Batasunak. Orain, kontsultak egin ostean, EHAKri boza ematea erabaki dute, eta horretarakoxe deia egin die gizarteari.

Horretaz gain, Batasuneko militanteei EHAKren aldeko kanpaina egiteko eskatu die. "Apirilaren 17ko hauteskundeetan, egoerak bere horretan mantendu nahi dutenen eta benetan bakearen agertokira salto egin nahi dutenen artea erabakitzen jakingo du gizarteak". Batasunaren iduriko, EHAKren aldeko bozak, "bake eta demokrazia prozesuari benetako bultzada emateko balioko du".

Iturria >> Berria.info