EHAK-PCTVri buruz idazten edo esaten direnak gordetzen saiatuko gara.(EZ OFIZIALA) Recopilaremos lo que se escriba o diga en torno a EHAK-PCTV.(NO OFICIAL)

4/07/2005

EHAK-eko hautagaiek "Euskadi 2005.net" Interneteko hauteskunde foroan parte hartuko dute

Beste alderditako hautagaiak bezala, webgune honetan lekua izango dute Nekane Erauskin, Maite Aranburu eta Karmele Berasategi, Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako zerrendaburuek, internet bitartez hiritarrekin hautes-eztabaidan parte hartzeko. www.mercado_electoral.com


EHAK alderdiak prentsaurrekoa eskaini du gaur.

BILBO.- Europa Press albiste agentziak, Gasteizko Parlamentuarekin eta Euskal Internauten Elkartearekin elkarlanean zabaldu duen internet atarian (www.euskadi2005.net), gaurtik aurrera Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistak foro honetan parte hartu ahal izango du.
Beste alderdietako lehendakarigaien pare, Nekane Erauskin, Maite Aranburu eta Karmele Berasategi zerrendaburuek foro hauetan eztabaidan parte hartzen duten edonoren galderak erantzuteko moduan izango dira.
Foroak kanpainak adina iraungo du, hain zuzen apirilaren 16 arte.

Iturria >> Gara.net