EHAK-PCTVri buruz idazten edo esaten direnak gordetzen saiatuko gara.(EZ OFIZIALA) Recopilaremos lo que se escriba o diga en torno a EHAK-PCTV.(NO OFICIAL)

4/15/2005

Baserritarrak eta ekologistak, EHAK hautagaitzaren alde

"Ilusioz eta pozik gaude" esan du Maite Aranburu, Bizkaiko zerrendaburuak, EHNE eta ekologista mugimenduen sostengua jasotzeko Pasaian egin den ekitaldian. "Batasunako bozkak geure egitea ongarri gertatuko zaigu" erantsi du.

PASAIA.- Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunistak igandeko bozka eguna eta Parlamentuan izan dzakeen ordezkaritza jakitekiĀ”o "irrikiz, ilusioz eta pozak jota" dagoela adierazi du.

Hausnarketa hau egin du gaur Pasaian Maite Aranburuk, Bizkaiko zerrendaburuak, EHNE sindikatua eta mugimendu ekologisten sostengua jaso eta gero.

Kazetariek Batasunaren bozkak "presio neurri" izango ote diten galdegin diotenean, aitzitik, "oso pozik gaude biozka guzti horien babesa jasoko dugulako" erantzun du.

Euren alderdiak hartu duen indarraz "harrituta", emaitzen zain ilusio handiz daudela errepikatu du. Kanpaina amaitzeko Bilbon eta Gasteizen ekitaldiak egingo ditu EHAK-ek

Iturria >> Gara.net