EHAK-PCTVri buruz idazten edo esaten direnak gordetzen saiatuko gara.(EZ OFIZIALA) Recopilaremos lo que se escriba o diga en torno a EHAK-PCTV.(NO OFICIAL)

4/08/2005

17an denok EHAKri botoa ematera

Gatazka gainditzeko aukera historikoa dago eta horretarako eskubide zibil eta demokratikoak defendatzen duen indar politiko bakarra hautestontzietan ere indartuta atera behar da.


•Zergatik EHAKri botoa?


-Euskal Herriak bizi duen gatazka behingoz konpontzeko. Hauteskunde hauetan ez dago jokoan Legebiltzarraren kolorea, espainiar Estatuarekin irekiko den negoziaketa prozesua baizik. Gatazka gainditzeko aukera historikoa dago baita arrisku historikoak ere. Ez diezaiogun utzi PNVri duela 25 urteko akatsak errepikatzea. Besteen botoak plan bat bultzatzeko erabiliko dira, bakoitzak berea du (Ibarretxe plana, Lopezena, IUko plan federalista...EHAK haratago doa. EHAKak jasoko dituen botoak Euskal Herriko eragile guztiak mahai baten ingurua biltzeko baliogarriak izango dira.

-Bakea negoziaketa prozesu batetik etorriko dela argien dugun bakarrak gara ( badirudi besteek presarik ez dutela) eta horretan herri honen nahiarekin bat egiten dugu: “eseri daitezela negoziatzera”.

-Gainera, EHAKri botoa ematea, elkartasun eta gaitzespen botoa ematea da. Berriro ere, parte hartzea galarazi nahi izan diote gizartearen zati handi bati, hauteskunde hauekin behingoz instituzio guztietatik botatzea nahi zioten. Batzuk horren kontra daudela esan arren, apurrak jasotzen saiatzen ari dira dagoeneko euren kanpainetan baina berriro ere, txarto atera zaie. Hauteskunde hauen emaitzekin estrategia horren porrota garbia erakutsi ahal dugu. Soilik boto kopuru esanguratsu batek geldi ditzakete Euskal Herriaren eskubide zibil eta politikoen kontrako erasoak.

-Duela lau urte, PNVri botoa emandako jende askok EAEko autonomia jokoan zegoela ulertu zuen. Lau urte hauetan PNVk argi utzi du zer nolako etorkizuna nahi duen Euskal Herrirako. Ez diezagun utzi berriro PNVri iruzur egiten. Orain Euskal Herriaren etorkizuna dago jokoan.


•Zertarako EHAKri botoa?


- 18tik aurrera negoziazio prozesua hasiko da. Jokoan dago prozesu horretan nork izango duen protagonismoa, baita zer negoziatuko den ere. Hori guztia baldintzatzeko ezinbestekoa da hauteskundeetatik EHAK sendotuta ateratzea.

•Nola?

- Ezker abertzalearen parte hartzea galerazi nahi dute. Oraingoan, EHAKak (Euskal Herrialdeetako Alderdi Komunista) eskubide zibil eta demokratikoen defentsa eta gatazka konpontzeko eszenatoki demokratikoaren aldeko aldarrikapena bere gain hartu du eta horregatik 17an EHAK bozkatuko dugu.